Partekatu edukia
Nº: 26
26/17 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena, praktiketako tituludunak prestatzeko akordio espezifikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin sinatzea xedatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoak ekainaren 25ean emandako 18/07 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta unibertsitate horretako Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin lankidetzan aritzeko bigarren esparru-hitzarmena sinatzea onartu zen, prestakuntza-programak gauzatzeko. Praktikak egingo dituen pertsona aukeratuta, akordio espezifiko egokia formalizatu behar da, eta ondorioz izango den gastuari aurre egiteko aurrekontu-doikuntzak egin.
Txosten juridikoa eta Kudeaketako teknikariaren nahiz Kontu-hartzailetzaren txostenak aztertu dira.
Lehena. - Onartzea tituludunak praktiketan prestatzeko akordio espezifikoa, zeina Nafarroako Arartekoaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta unibertsitate horretako Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren artean 2007ko ekainaren 25ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina izanen baita, eta adierazten baitu [...] andereak praktikak eginen dituela erakunde horretan, 2017ko uztailaren 20tik 2018ko uztailaren 19a bitarte.
Bigarrena. - 2017ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko Beste erakunde batzuekiko hitzarmenak
izeneko 4820 kontusailean zordunduta, 3.532,53 euroren gastuak baimentzea eta konprometitzea (hileko 700 euro beka moduan; hileko 38,06 euro Gizarte Segurantzan kotizatzeko enpresa-kuotagatik; 785,29 euro, BEZ barne, kudeaketako eta aseguruetako gastu moduan; eta 425 euro, azkenik, prestakuntza-planean laguntzeko).
Hirugarrena. - Ebazpen hau kontu-hartzaileari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren ordezkariari eta interesdunari helaraztea.
Iruñean, 2017ko irailaren 28a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia