Partekatu edukia
Nº: 36
36/18 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena, administrari baten aldi baterako kontratua zerbitzu-beharrengatik luzatzea xedatzekoa.
Aintzat hartuta herritarrak erakundea gero eta gehiago erabiltzen ari direla, erakundean administrari gisara diharduen funtzionario batek lanaldia murriztuta duela, eta 2012ko azarotik beste administrari-lanpostu bat hutsik dagoela, beharrezkoa da 2008ko azaroaren 6an sinatu zen administrari baten aldi baterako kontratua luzatzea.
Horrela, bada, aztertu ditut 2008ko azaroaren 6ko kontratua eta horren orain arteko luzapenak, Kudeaketako teknikariaren txostena eta kontu-hartzailearen txostena ere.
Aztertu ditut, orobat, 6/18, 31/18 eta 33/18 ebazpenak, Nafarroako Arartekoarena, 2018. urterako Nafarroako Arartekoa erakundearen zerbitzuko langileentzako urteko ordainsari gordinak finkatzen dituena, eta, gainera, aipatutako pertsonal-gastuak finantzatzeko behar diren kredituak baimentzen eta konprometitzen dituena. Horiek guztiak aintzat hartu ostean,
Lehenengoa.- Zerbitzu-beharrizanak direla medio, […]ri 2008ko azaroaren 6an sinatutako aldi baterako kontratua luzatzea onartzea, Nafarroako Arartekoaren erakundean administrari gisara jarduteko.
Bigarrena.-Kontratuak 2018ko urriaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra arteko iraupena izango du, eta erakundearen lantalde organikoan lanpostu horrentzat ezarritako ordainsaria aplikatuko zaio.
Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari eta kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Iruñea, 2018ko irailaren 28an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia