Partekatu edukia
Nº: 35
35/18 EBAZPENA, irailaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoa erakundearen 2019 ekitaldirako aurrekontuaren aurreproiektua onartzen duena.
Hau dio Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak bere 43. artikuluan: Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak bere aurrekontuaren aurreproiektua eginen du, eta Parlamentuko Aurrekontuaren proiektua arautzen duten arauei jarraiki tramitatutako da
.
Ildo berean, hau dio erakundearen Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 29.2 artikuluak: Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak aurrekontuen aurreproiektua onetsi eta Parlamentuko lehendakariaren bidez Eledunen Batzarrari helaraziko dio, aurrekontuen proiektua onets dezan
.
Aurreproiektua egin denez, dagokion tramitazioa egin dadin,
Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoa erakundearen 2019 ekitaldiko aurrekontuaren aurreproiektua; bertan jasota daude azalpenen memoria, kapitulu ekonomikoen araberako sailkapena eta urte horretarako plantilla organikoaren proposamena.
Bigarrena.- Kapitulu ekonomikoen araberako sailkapena egitea (transferentzia arruntak eta kapital-transferentziak), 2019 ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen Proiektuan sartzeko.
Hirugarrena.- Dokumentu hori Nafarroako Parlamentuko lehendakariari helaraztea, dagokion tramitazioa egin dezan.
Iruñea, 2018ko irailaren 26an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia