Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, irailaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2018 ekitaldiko laugarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2018 iraila 26

: 34

34/18 EBAZPENA, irailaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2018 ekitaldiko laugarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2018. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (20/2017, abenduaren 28koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan (Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2000ko maiatzaren 22ko Akordioaren bidez onartua) ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako laugarren hiruhilekoan funtziona dezan.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.

EBATZI DUT:

Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 188.481,00euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako laugarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako,

transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 21. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:

Partida

Izena

Zenbatekoa

P01003 P2000 4452 911200

Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak

184.091,00

P01003 P2000 7452 911200

Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak

4.390,00

 

Guztira

188.481,00

Bigarrena.-Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2018ko irailaren 26an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia