Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, irailaren 25ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2018. urterako ordainsariak ehuneko 0,25 igotzen dituena 2018ko uztailaren 1etik aurrerako ondoreekin, eta ordainsarien igoera hori aitortu eta ordaintzeko beharrezkoak diren kreditu eta gastu-aginduen aldaketak baimentzen dituena.

2018 iraila 25

: 33

33/18 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2018. urterako ordainsariak ehuneko 0,25 igotzen dituena 2018ko uztailaren 1etik aurrerako ondoreekin, eta ordainsarien igoera hori aitortu eta ordaintzeko beharrezkoak diren kreditu eta gastu-aginduen aldaketak baimentzen dituena.

Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak igoko dira, Estatuko legediak sektore publikoko langileentzat 2018rako ezarritako gehieneko globala igo ere; halaxe xedatu baita 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legearen 6. artikuluko lehenengo atalean.

Alde horretatik, arestian aipatutako abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legearen 9.12 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.

Uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrenak, 18.2 artikuluan ezartzen duenez, sektore publikoaren zerbitzurako langileen ordainsariek ezin izango dute ehuneko 1,5etik gorako gorakadarik izan
2017ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko. Hala ere, Barne Produktu Gordinaren (BPG) igoera prezio konstanteetara 2017. Urtean ehuneko 3,1era iritsi edo pasatzen bada, 2018ko uztailaren 1etik aurrera, soldataren ehuneko beste 0,25 bat igoko da.

Ikusi da Kudeaketa Teknikariaren Txostena eta aintzat hartu dira 20/2017 Foru Legea, abenduaren 28koa, 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; 6/2018 Legea, uztailaren 3koa, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrena; 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa; eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioa,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Legedia betez eta 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin, Nafarroako Arartekoaren zerbitzurako langileen ordainsariek 2017ko ordainsariekiko ehuneko 1,5eko gorakada izan dutela xedatzea.

Bigarrena.- Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

Partida

Izena

Zenbatekoa

1230

Funcionario langileen ordainsariak

117,78

 

1000

Defendatzailearen ordainsariak

 

82,32

1310

Aldi batearlo kontratatutako langileen ondainsariak

 

35,46

Hirugarrena.- Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2018ko ekitaldirako urteko ordainsari gordinen ondoriozko gastuak baimentzea eta konprometitzea, ehuneko 0,25eko gorakada erantsi ondoren, 2018. urteko ekitaldirako indarreko gastuetarako aurrekontu-sail hauen kontura eta jada baimendu eta konprometitutako kredituekiko aldeari dagokion kopuruagatik:

Partida

Izena

Zenbatekoa

1000

Defendatzailearen ordainsariak

82,32

1100

Behin-behinekolangileen ordainsariak

296,98

1230

Funcionario langileen ordainsariak

98,70

1310

Aldi batearlo kontratatutako langileen ondainsariak

35,46

Laugarrena.- 2018ko uztailetik abuztura arteko atzerapenak ordainketa bakar batean ordain daitezen agintzea, ordainsarien ehuneko 0,25eko igoerak 2018ko uztailaren 1etik izan dezan eragina.

Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñean, 2018ko irailaren 25ean.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia