Partekatu edukia
Nº: 20
20/17 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, 2016ko soberakinak, 89.115,14 euro izatera iritsi direla, Foru Komunitatearen Diruzaintzara itzultzeko baimena ematen duena.
Nafarroako Arartekoaren ekainaren 21eko 18/17 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeari helarazi zitzaion Nafarroako Arartekoaren 2016ko Kontu Orokorraren espedientea, hark onar zezan.
2017ko ekainaren 26ko bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erabaki zuen Nafarroako Arartekoaren 2016 ekitaldi ekonomikoko Kontu Orokorra onartzea, eta xedatu zuen, onartutako likidazioarekin bat etorriz, Foru Komunitateko Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekoa, 2016ko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagokiena, 89.115,14eurokoa dela.
Ikusi da kontu-hartzailearen txostena.
Lehenengoa.- Foru Komunitateko Diruzaintzari itzultzea 89.115,14 euro, 2016 ekitaldi ekonomikoko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagozkienak.
Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2017ko ekainaren 30ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia