Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, ekainaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bidez, gradu igoera eta hirugarren bosturtekoa betetzeari dagokion antzinatasun-saria aitortzen zaio […]ri.

2020 ekaina 26

: 21

21/20 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bidez, gradu igoera eta hirugarren bosturtekoa betetzeari dagokion antzinatasun-saria aitortzen zaio […]ri.

[…] jaunak, Nafarroako Arartekoaren erakundeari atxikitako Nafarroako Parlamentuko funtzionarioak, 2020ko ekainaren 8an hamabost urte bete ditu zerbitzua ematen.

Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta bat etorriz 1991ko martxoaren 26ko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatuan, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoaren uztailaren 3ko Foru Legean eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez onetsia) ezarritakoarekin.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- […] jaunari gradu igoera eta bostgarren bosturtekoa betetzeari dagokion antzinatasun-saria aitortzea 2020ko ekainaren 9tik aurrera.

Bigarrena.- Ebazpen hau interesdunari eta kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2020ko ekainaren 26a.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia