Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, ekainaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena, 2018. urteari dagokion Nafarroako Arartekoaren Kontu Orokorren espedientea Nafarroako Parlamentuko Bozemaileen Batzordeari bidaltzekoa.

2019 ekaina 26

: 17

17/19 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena, 2018. urteari dagokion Nafarroako Arartekoaren Kontu Orokorren espedientea Nafarroako Parlamentuko Bozemaileen Batzordeari bidaltzekoa.

Ikusi dira 2018. urteari dagokion Nafarroako Arartekoaren Kontu Orokorren espedientea eta Arartekoaren Kontu Orokorrei buruzko fiskalizazio-txostena, 2018. ekitaldikoa, Nafarroako Kontuen Ganberak xede horrekin igorritakoa.

2005eko azaroaren 21eko saioan Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, akordio bidez, onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiaren 32.1 artikuluarekin bat etorriz,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- 2018. urteko Nafarroako Arartekoaren Kontu Orokorren espedientea eta xede horrekin Nafarroako Kontuen Ganberak igorritako fiskalizazio-txostena Nafarroako Parlamentuko Bozemaileen Batzordeari bidaltzea, horrek onets dezan, bidezkoa izanez gero.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko presidenteari eta kontu-hartzaileari helaraztea.

Iruñea, 2019ko ekainaren 26an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia