Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, ekainaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2019 ekitaldiko hirugarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2019 ekaina 24

: 16

16/19 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2019 ekitaldiko hirugarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2019. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (27/2018, abenduaren 24koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan (Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2000ko maiatzaren 22ko Akordioaren bidez onartua) ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako hirugarren hiruhilekoan funtziona dezan.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.

EBATZI DUT:

Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 197.248,00euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako hirugarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (20/2017, abenduaren 28koa)20. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:

Partida

Izena

Zenbatekoa

P01003 P2000 4452 911200

Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak

192.748,00

P01003 P2000 7452 911200

Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak

4.500,00

 

Guztira

197.248,00

Bigarrena.-Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2019ko ekainaren 24an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia