Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, ekainaren 16ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuak kontratatzeko prozedura hasten duena, 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30a arteko epealdirako.

2020 ekaina 16

: 17

17/20 EBAZPENA, ekainaren 16ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuak kontratatzeko prozedura hasten duena, 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30a arteko epealdirako.

Aipatutako zerbitzuak kontratatzeko beharra ondorioztatzen duen txostena, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria, txosten juridikoa eta kontu-hartzailetzaren txostena ikusita, kreditu-erreserba egiaztatzen duena, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Bakun, S.L., CCI, S.L., Fundación Elhuyar, Hori-Hori, S.A. eta Tisa, S.A. enpresei zerbitzu horiek emateko eskaintzak aurkeztu ditzatela eskatzea, euren ezaugarriak kontuan hartuz, eskaintzaren eskaerari erantsitako kontratazioa arautzen duten baldintzen pleguan deskribatzen diren bezala, eta horretarako, 2020ko ekainaren 24ko 14:00etara arteko epea ematea.

Bigarrena.- Zerbitzu horiek kontratatzeko gehienezko gastua urteko 22.000 euro izan dadin finkatzea, BEZa kanpo; 2021eko ekitaldiari egoztekoa den gastua onartuko da, baldin eta 2021eko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (Euskararako itzulpen-lanak izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

Hirugarrena.- 7.400 euroko gastua baimentzea, BEZa barne, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2278 partidaren kontura (Euskararako itzulpen-lanak izenekoa), 2020ko ekitaldiari egoztekoa den parteagatik.

Laugarrena.- Ebazpen hau Kontu-hartzaileari eta prozeduran parte hartzera gonbidatutako enpresei helaraztea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 16an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia