Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, azaroaren 13koa, Nafarroako Arartekoarena, erakundearen zerbitzuko langileen lokomozio-gastuengatiko ordainsaria finkatzen duena.

2019 azaroa 13

: 28

28/19EBAZPENA, azaroaren 13koa, Nafarroako Arartekoarena, erakundearen zerbitzuko langileen lokomozio-gastuengatiko ordainsaria finkatzen duena.

Kudeaketa-teknikariak horri buruz egindako txostena aztertu da.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamenduaren 7. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren eta erakundearen zerbitzuko langileen lokomozio-gastuengatiko ordainsaria finkatzea, kilometroko 0,31 eurokoa, bidaia ofizial, instituzional edo baimenduetan egiten direnean.

Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2019ko azaroaren 13an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia