Partekatu edukia
Nº: 11
11/18 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2018 ekitaldiko bigarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.
2018. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (20/2017, abenduaren 28koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan (Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2000ko maiatzaren 22ko Akordioaren bidez onartua) ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako bigarren hiruhilekoan funtziona dezan.
Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.
Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 188.481,00euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako bigarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 21. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:
Partida | Izena | Zenbatekoa |
P01003 P2000 4452 911200 | Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak | 184.091,00 |
P01003 P2000 7452 911200 | Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak | 4.390,00 |
Guztira | 188.481,00 |
Bigarrena.-Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2018ko apirilaren 5ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia