Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, apirilaren 4koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari bigarren hiruhilekoari dagozkion aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2017 apirila 04

: 13

13/17 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Nafarroako Arartekorena, Nafarroako Gobernuari bigarren hiruhilekoan dagozkion aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2017. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko, 2016ko abenduaren 28ko, 24/2016 Foru Legean, Nafarroako Ogasun Publikoaren, apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan (Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2000ko maiatzaren 22ko Akordioaren bidez onartua) ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako bigarren hiruhilekoan funtziona dezan.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.

EBATZI DUT:

Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 188.386,00 euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako bigarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (24/2016, abenduaren 28koa) 21. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2017ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:

Partida

Izena

Zenbatekoa

P01003 P2000 4452 911200

Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak

€184.220,00

P01003 P2000 7452 911200

Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak

€4.166,00

 

Guztira

€188.386,00

Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2017ko apirilaren 4an

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia