Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, […]andreak lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzen duena.

2019 apirila 30

: 12

12/19 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, […]andreak lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzen duena.

[…] andreak, erakundean administrari postua duen funtzionarioak, 2019ko apirilaren 26an egindako eskaera ikusi da, lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko eskatzen duena, eta eskaerari dagokionez kudeaketa-teknikariak igorritako txostena ere bai.

Lanaldi-murrizketari dagokionean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, hau da, ondorengo hauekin:

  • Nafarroako Parlamentuko Langileriaren Estatutua
  • 27/2011 Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldi-murrizketa arautzen duena
  • Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa 2017tik 2019ra arteko urteetarako, eta aurreko akordioak,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.-Egindako eskaera onartzea, […]andreari lanaldiaren laurdenaren murrizketaren luzapena emanez, aipatutako araudiak ezartzen dituen baldintzetan, eta 2019ko maiatzaren 2tik 2019ko azaroaren 1era arteko ondoreekin, bi egun horiek barne.

Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta interesdunari jakinaraztea.

Iruñea, 2019ko apirilaren 30ean.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia