Partekatu edukia
Nº: 11
11/19 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoa erakundearendako gardentasun- eta komunikazio-kontratua beste urtebete, 2019ko maiatzaren 1etik 2020ko apirilaren 30era arte, luzatzea onartzen duena.
Apirilaren 27ko Nafarroako Arartekoaren 16/18 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoa erakundearen gardentasun- eta komunikazio-zerbitzuak Carlos Fernández Prego jaunari esleitu zitzaizkion 2018ko maiatzaren 1etik 2019ko apirilaren 30a arte, eta zegokion kontratua formalizatu zuten; 2018ko apirilaren 27an sinatu zuten bi aldeek.
Laster iritsiko da kontratua amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean,
Lehena.- Nafarroako Arartekoa erakundearen gardentasun- eta komunikazio-kontratua beste urtebete luzatzea onartzea, 2019ko maiatzaren 1etik 2020ko apirilaren 30era arte, zehazki.
Bigarrena.- Prezioen berrikuspena egiteko, aurreko urteko Nafarroako KPIa erabiliko da, dagokion erakunde ofizial eskudunak ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.- Luzapen horrek eragingo dituen gastuak, 2019ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokionez, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2279 partidaren kontura (“Beste lan batzuk” izenekoa) baimendu eta konprometituko dira. Aplikatuko diren tarifak kalkulatzeko, Nafarroako KPIak 2018ko maiatzetik 2019ko apirilera egindako aldaketa aintzat hartuko da.
Laugarrena.- Adierazitako luzapenak eragingo dituen gastuak, 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko apirilaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2020ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2020ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2279 partidan (“Beste lan batzuk” izenekoan) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa esleipendunari helaraziko zaie.
Iruña, 2019ko apirilaren 29an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia