Partekatu edukia
Nº: 14
14/20 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, gardentasun eta komunikazio zerbitzuen kontratazioa esleitzen duena, 2020ko maiatzaren 1etik 2020ko ekainaren 30a arteko epealdirako.
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu da; besteak beste, sektore publikoko administrazioen eta erakundeen administrazio-prozedurak izapidetzeko epeak etetea ekarri du.
Laster amaituko da gardentasun eta komunikazio kontratua, eta, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera, alarma-egoera deklaratu duena eta kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean eta 2/2018 Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,
Lehena.- Nafarroako Arartekoaren egoitzaren gardentasun eta komunikazio zerbitzuen kontratazioa Carlos Fernández Prego jaunari esleitzea, NAN zenbakia […], 3.212,06 euroren truke BEZa barne, 2020ko maiatzaren 1etik 2020o ekainaren 30a arte.
Bigarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko 3.212,06 euroko kredituak baimentzea eta konprometitzea, BEZa barne, indarrean dagoen aurrekontuaren 2279 “Beste lan batzuk” partidaren kontura.
Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.
Iruñean, 2020ko apirilaren 29an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia