Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, apirilaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, erakundearentzat testuak gaztelania- euskara itzultzeko kontratua esleitzen duena, 2020ko maiatzaren 1etik 2020ko ekainaren 30a arteko epealdirako.

2020 maiatza 15

: 13

13/20 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, erakundearentzat testuak gaztelania- euskara itzultzeko kontratua esleitzen duena, 2020ko maiatzaren 1etik 2020ko ekainaren 30a arteko epealdirako.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu da; besteak beste, sektore publikoko administrazioen eta erakundeen administrazio-prozedurak izapidetzeko epeak etetea ekarri du.

Laster amaituko da gaztelania- euskara itzultzeko testuen kontratua, eta, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera, alarma-egoera deklaratu duena eta kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean eta 2/2018 Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren erakundearentzat testuak gaztelania- euskara itzultzeko 2020ko maiatzaren 1etik 2020ko ekainaren 30era arte Bakun itzulpen eta argitalpen

zerbitzuak SL enpresari, […] IFZ zenbakidunari esleitzea.

Bigarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko 2.200 euroko kreditua baimentzea, indarrean dagoen aurrekontuaren 2278 “Euskarazko itzulpen-lanak” partidaren kontura.

Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

Iruñean, 2020ko apirilaren 29an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia