Partekatu edukia
Nº: 16
16/17 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, […] andreak lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzen duena.
[…] andreak, erakundean administrari postua duen funtzionarioak, 2017ko apirilaren 26an egindako eskaera ikusi da, lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko eskatzen duena, eta eskaerari dagokionez kudeaketa-teknikariak igorritako txostena ere bai.
Lanaldi-murrizketari dagokionean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, hau da, ondorengo hauekin:
Lehena. Egindako eskaera onartzea, […] andreari lanaldiaren laurdenaren murrizketaren luzapena emanez, aipatutako araudiak ezartzen dituen baldintzetan, eta 2017ko maiatzaren 2tik 2017ko azaroaren 1era arteko ondoreekin, bi egun horiek barne.
Bigarrena. Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta interesdunari jakinaraztea.
Iruñea, 2017ko apirilaren27an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia