Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, apirilaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeak egindako datu pertsonalen tratamenduari Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra aplikatzeko batzorde bat eratzen duena.

2018 apirila 24

: 15

15/18 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeak egindako datu pertsonalen tratamenduari Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra aplikatzeko batzorde bat eratzen duena.

2018ko maiatzaren 25ean indarrean sartuko da 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo DBEO).

Erregelamendua agintari publikoei aplikatzekoa da, eta Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, zenbait eginkizun bete beharra dakarkie haiei.

Erakunde honetan Erregelamenduaren aplikazioari ekiteko, komenigarria ikusten da aplikazio hori aztertuko duen eta ezarri daitezkeen neurririk egokienen berri emango duen batzorde bat sortzea.

Ondorioz, 2005eko azaroaren 21ean Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiaren 7. artikuluan xedatutakoa betez,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren erakundeak egindako datu pertsonalen tratamenduari Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra aplikatzeko batzorde bat eratzea.

Bigarrena.- Batzordearen eginkizuna izango da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra aplikatzeko ezarri daitezkeen neurri egokienak aztertzea eta haien berri ematea.

Hirugarrena.- Nafarroako Arartekoak, erakundeko idazkari nagusiak eta erakundeko administrazio-kudeaketarako teknikariak osatuko dute batzordea.

Laugarrena.- Aurrekoetako edonor izan ahalko da batzordearen bileretako idazkari, edo erakundeko aholkulariren bat ere bai.

Bosgarrena.- Ebazpen hau jakinaraztea idazkari nagusiari eta administrazio-kudeaketarako teknikariari, dagozkion ondoreetarako.

Seigarrena.- Ebazpen hau argitaratzea erakundearen gune digitalean( www.defensornavarra.com).

Iruñean, 2018ko apirilaren 24an

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia