Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, apirilaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, […] andreak senideen eritasunagatik eskatutako baimen ordaindua onartzen duena.

2017 apirila 24

: 15

15/17 Ebazpena, apirilaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, […] andreari bere senideen eritasunagatik eskatutako baimen ordaindua ematea onartzen duena.

Ikusi da […] andreak, erakunde honetan administrari-postua duen funtzionarioak, 2017ko apirilaren 21ean baimen ordaindurako egindako eskaera, lanaldia hilabetez ehuneko berrogeita hamar murriztea eskatzen duena, eta ikusi da, halaber, eskaera horri lotuta kudeaketa-teknikariak igorritako txostena ere.

Nafarroako Parlamentuko ordezkariek eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen langile-batzordeak 2008tik 2011ra arteko urteetarako ezarritako akordioa betez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.- […] andreari senideen eritasunagatik bere lanaldiaren ehuneko berrogeita hamar murrizteko baimen ordaindua ematea hilabeterako, zehazki, 2017ko apirilaren 24tik 2017ko maiatzaren 23ra arte, bi egun horiek barne.

Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari eta interesdunari, dagozkion ondorenetarako.

Iruñean, 2017ko apirilaren 24n

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia