Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, apirilaren 21ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoa erakundearendako gardentasun- eta komunikazio-kontratua beste urtebete, 2017ko maiatzaren 1etik 2018ko apirilaren 30era arte, luzatzea onartzen duena.

2017 apirila 21

: 14

14/17 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoa erakundearendako gardentasun- eta komunikazio-kontratua beste urtebete, 2017ko maiatzaren 1etik 2018ko apirilaren 30era arte, luzatzea onartzen duena.

Apirilaren 28ko Nafarroako Arartekoaren 18/16 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoa erakundearen gardentasun- eta komunikazio-zerbitzuak Carlos Fernández Prego jaunari esleitu zitzaizkion, eta zegokion kontratua formalizatu zuten; 2016ko apirilaren 29an sinatu zuten bi aldeek.

Laster iritsiko da kontratua amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoa erakundearen gardentasun- eta komunikazio-kontratua beste urtebete luzatzea onartzea, 2017ko maiatzaren 1etik 2018ko apirilaren 30era arte, zehazki.

Bigarrena.- Prezioen berrikuspena egiteko, aurreko urteko Nafarroako KPIa erabiliko da, dagokion erakunde ofizial eskudunak ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.- Luzapen horrek eragingo dituen gastuak, 2017ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokionez, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2279 partidaren kontura (Beste lan batzuk izenekoa) baimendu eta konprometituko dira. Aplikatuko diren tarifak kalkulatzeko, Nafarroako KPIak 2016ko maiatzetik 2017ko apirilera egindako aldaketa aintzat hartuko da.

Laugarrena.- Adierazitako luzapenak eragingo dituen gastuak, 2018ko urtarrilaren 1etik apirilaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2018ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2018ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2279 partidan (Beste lan batzuk izenekoan) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa esleipendunari helaraziko zaie.

Iruñean, 2016ko apirilaren 21ean

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia