Partekatu edukia
Nº: 14
14/18 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza dagoen eraikineko klimatizazio-sistema konpontzeko lanak egiteko beharrezkoak diren gastuak baimentzen eta konprometitzen dituena, eta horien ordainketa agitzen duena.
Ikusi da "Iruñeko […]" 2018ko otsailaren 23an eginiko ohiko bilkuraren akta. Bilera horretan, aho batez onetsi zen eraikinaren klimatizazio-sistemaren hozte-makina konpontzeko lanak egitea eta horretarako ezohiko derrama bat egitea.
Ikusi dira Kudeaketako teknikariaren eta Kontu Hartzailetzaren txostenak.
Lehena.-Gastuak baimentzea eta konprometitzea (6.000 euro), indarrean dagoen gastuen aurrekontuko 2120 partidaren ("Eraikinen konponketak, mantentze-lanak eta kontserbazioa") kargura, "Iruñeko […]" ohiko bilkuran onetsitako ezohiko derramari aurre egiteko, eraikinaren klimatizazio-sistemaren hozte-makina konpontzeko lanak egin ahal izateko.
Bigarrena.-6.000 euroko betebeharrak aitortzea eta "Iruñeko […]" ordaintzea agintzea, indarrean dagoen gastuen aurrekontuko 2120 partidaren ("Eraikinen konponketak, mantentze-lanak eta kontserbazioa") kargura.
Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2018ko apirilaren 17a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia