Partekatu edukia
Nº: 13
13/18 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Nafarroako Arartekoarena, 2018ko maiatzaren 1etik 2019ko apirilaren 30era bitartean Nafarroako Arartekoaren erakundearentzat gardentasun- eta komunikazio-gaietan laguntza teknikoa emateko zerbitzuak kontratatzeko prozedura hastekoa.
Aztertu ondoren zerbitzu horiek kontratatzeko beharra ondorioztatzen duen txostena, kontratuaren ezinbesteko baldintzak, horri buruz egindako txosten juridikoa eta kreditu-erreserba ziurtatzen duen kontu-hartzailearen txostena, eta kontuan izanda kontratu publikoei buruzko foru-legedia.
Lehena.- AZN Comunicación, Carlos Fernández Prego eta Larrama creativa enpreseieskatzea aurkeztu ditzatela zerbitzu horiek emateko beren eskaintzak, kontuan hartuta zerbitzuen ezaugarriak, eskaintza-eskaerarekin batera doazen kontratuaren ezinbesteko baldintzetan azaltzen diren moduan, eta horretarako, 2018ko apirilaren 24ko 14:00etara arteko epea ematea.
Bigarrena.- Zerbitzu horiek kontratatzeko gehienezko gastua urteko 26.400 euro izan dadin finkatzea (BEZa kanpo); 2019ko ekitaldiari egoztekoa den gastua onartuko da, baldin eta 2019ko gastu-aurrekontuko 2279 partidan (“Beste lan batzuk” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.
Hirugarrena.- 21.296 euroko gastua baimentzea (BEZa barne), indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2279 partidaren kontura (“Beste lan batzuk” izenekoa), 2018ko ekitaldiari egoztekoa den parteagatik.
Laugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta prozeduran parte hartzera gonbidatutako enpresei helaraztea.
Iruñea, 2018ko apirilaren 13a
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia