Partekatu edukia
Nº: 21
21/19 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2019. urterako ordainsariak ehuneko 0,25 igotzen dituena 2019ko uztailaren 1etik aurrerako ondoreekin, eta ordainsarien igoera hori aitortu eta ordaintzeko beharrezkoak diren kreditu eta gastu-aginduen aldaketak baimentzen dituena.
Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak igoko dira, Estatuko legediak sektore publikoko langileentzat 2019rako ezarritako gehieneko globala igo ere; halaxe xedatu baita 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen 6. artikuluko lehenengo atalean.
Alde horretatik, arestian aipatutako abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen 9.12 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.
Abenduaren 21eko 24/2018 Errege Lege Dekretu horren 3. Artikuluaren 2. paragrafoan ezartzen denez, 2019an sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariek ezin izanen dute ehuneko 2,25etik gorako igoera globalik izan 2018ko abenduaren 31n indarra zutenekin alderaturik. 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko. Hala ere, Barne Produktu Gordinaren (BPG) igoera prezio konstanteetara 2018. Urtean ehuneko 2,5era iritsi edo pasatzen bada, 2019ko uztailaren 1etik aurrera, soldataren ehuneko beste 0,25 bat igoko da.
Ikusi da Kudeaketa Teknikariaren Txostena eta aintzat hartu dira 27/2018 Foru Legea, abenduaren 24koa, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; 24/2018 Errege Lege Dekretua; 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa; eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioa,
Lehenengoa.- Legedia betez eta 2019ko uztailaren 1etik aurrerako ondoreekin, Nafarroako Arartekoaren zerbitzurako langileen ordainsariek 2018ko ordainsariekiko ehuneko 0,25eko gorakada izan dutela xedatzea.
Bigarrena.- Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:
Partida | Izena | Jatorrizko partida | Helmugako partida |
---|---|---|---|
1604 | I. kapitulua, funtsa | 537,83 | |
1000 | Defendatzailearen ordainsarik | 83,72 | |
1100 | Behin-behineko langileen ordainsariak | 306,48 | |
1230 | Funcionario langileen ordainsariak | 106,96 | |
1310 | Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak | 40,67 |
Hirugarrena.- Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2019ko ekitaldirako urteko ordainsari gordinen ondoriozko gastuak baimentzea eta konprometitzea, ehuneko 0,25eko gorakada erantsi ondoren, 2019. urteko ekitaldirako indarreko gastuetarako aurrekontu-sail hauen kontura eta jada baimendu eta konprometitutako kredituekiko aldeari dagokion kopuruagatik
Partida | Izena | Zenbatekoa |
---|---|---|
1000 | Defendatzailearen ordainsariak | 83,72 |
1100 | Behin-behineko langileen ordainsariak | 306,53 |
1230 | Funtzionario langileen ordainsariak | 106,96 |
1310 | Aldi batearlo kontratatutako langileen ondainsariak | 40,67 |
Laugarrena.- 2019ko uztaileko atzerapenak ordainketa bakar batean ordain daitezen agintzea, ordainsarien ehuneko 0,25eko igoerak 2019ko uztailaren 1etik izan dezan eragina.
Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Iruñean, 2019ko abuztuaren 27an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia