Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, abuztuaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2018. urterako ordainsariak ehuneko 1,5 igotzen dituena 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin, eta ordainsarien igoera hori aitortu eta ordaintzeko beharrezkoak diren kreditu eta gastu-aginduen aldaketak baimentzen dituena.

2018 abuztua 27

: 31

31/18 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2018. urterako ordainsariak ehuneko 1,5 igotzen dituena 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin, eta ordainsarien igoera hori aitortu eta ordaintzeko beharrezkoak diren kreditu eta gastu-aginduen aldaketak baimentzen dituena.

Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak igoko dira, Estatuko legediak sektore publikoko langileentzat 2018rako ezarritako gehieneko globala igo ere, ondorioak 2018ko urtarrilaren 1ean hasita; halaxe xedatu baita 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legearen 6. artikuluko lehenengo atalean. Gainera, hala baldin badagokio, ordainsariak egokituko dira, lanpostu bakoitzari esleitutako ordainsariak bat etorri behar baitu lanpostuaren beraren zailtasun tekniko, arduraldi, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasun baldintza bereziekin.

Alde horretatik, arestian aipatutako abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legearen 9.12 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.

Uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrenak, 18.2 artikuluan ezartzen duenez, sektore publikoaren zerbitzurako langileen ordainsariek ezin izango dute ehuneko 1,5etik gorako gorakadarik izan 2017ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

Ikusi da Kudeaketa Teknikariaren Txostena eta aintzat hartu dira 20/2017 Foru Legea, abenduaren 28koa, 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; 6/2018 Legea, uztailaren 3koa, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrena; 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa; eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioa,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Legedia betez eta 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin, Nafarroako Arartekoaren zerbitzurako langileen ordainsariek 2017ko ordainsariekiko ehuneko 1,5eko gorakada izan dutela xedatzea.

Bigarrena.- Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

Partida

Izena

Zenbatekoa

1604

I. kapitulua, funtsa

348,16

 

1230

Funcionario langileen ordainsariak

639,40

 

1000

Defendatzailearen ordainsariak

 

987,56

1230

Funcionario langileen ordainsariak

305,02

 

1310

Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak

 

305,02

Hirugarrena.- Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2018ko ekitaldirako urteko ordainsari gordinen ondoriozko gastuak baimentzea eta konprometitzea, ehuneko 1,5eko gorakada erantsi ondoren, 2018. urteko ekitaldirako indarreko gastuetarako aurrekontu-sail hauen kontura eta jada baimendu eta konprometitutako kredituekiko aldeari dagokion kopuruagatik:

Partida

Izena

Zenbatekoa

1000

Defendatzailearen ordainsariak

987,56

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

252,91

1230

Funtzionario langileen ordainsariak

1.181,04

1310

Aldi batearlo kontratatutako langileen ondainsariak

305,02

Laugarrena.- 2018ko urtarriletik uztailera arteko atzerapenak ordainketa bakar batean ordain daitezen agintzea, ordainsarien ehuneko 1,5eko igoerak 2018ko urtarrilaren 1etik izan dezan eragina.

Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 27an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia