Partekatu edukia
Nº: 34
34/19 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren ondasunen amortizazioa onartzen duena 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
“Nafarroako Arartekoaren ondasunen amortizazioak kalkulatzeko irizpideak eta balioak”, Nafarroako Araratekoaren abenduaren 31ko 35/11 Ebazpenaren bidez onartutakoak betez, eta kontu-hartzailearen txostena ikusirik.
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Ibilgetuaren barneko ondasun guztien amortizazioa egitea, kontabilitate-programako ondarearen moduluan, 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagokionez.
Bigarrena.- Ibilgetu bakoitzaren amortizazioari dagozkion kontabilitate-idazpenak baimentzea, ondasun guztien amortizazioa erakundearen egoera-balantzean nahiz emaitzen kontuan zuzen islatzeko, eskuratu ziren datatik hasita 2019ko abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagokionez. Informazio gisa, 2019ko ekitaldiko amortizazioaren “idazpen laburtua” da honako hau:
____ | ___________________________ | ____ | __________________________ | |||
3.728,68 | 6902 | Eraikinen eta beste eraikuntza-lan batzuen amortizazioa | a | 2902 | Eraikinen eta beste eraikuntza-lan batzuen amortizazio metatua | 3.728,68 |
3,35 | 6903 | Makineria eta instalazioen amortizazioa | 2903 | Makineria eta instalazioen amortizazio metatua | 3,35 | |
441,09 | 6905 | Altzarien eta tresnen amortizazioa | 2905 | Altzarien eta tresnen amortizazio metatua | 441,09 | |
2.461,33 | 6906 | Informazioa prozesatzeko ekipamenduen amortizazioa | 2906 | Informazioa prozesatzeko ekipamenduen amortizazio metatua | 2.461,33 | |
3.435,09 | 6915 | Aplikazio informatikoen amortizazioa kontuetatik | 2915 | Aplikazio informatikoen amortizazio metatua kontuetara | 3.435,09 | |
____ | ___________________________ | ____ | __________________________ |
Hirugarrena.- Honako ebazpen hau kontu-hartzaileari helaraztea.
Iruñean, 2019ko abenduaren 31n.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia