Partekatu edukia
Nº: 35
35/17 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren ondasunen amortizazioa onartzen duena 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
Nafarroako Arartekoaren ondasunen amortizazioak kalkulatzeko irizpideak eta balioak
, Nafarroako Araratekoaren abenduaren 31ko 35/11 Ebazpenaren bidez onartutakoak, betez, eta kontu-hartzailearen txostena ikusirik.
Lehena.- Ibilgetuaren barneko ondasun guztien amortizazioa egitea, kontabilitate-programako ondarearen moduluan, 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagokionez.
Bigarrena.- Ibilgetu bakoitzaren amortizazioari dagozkion kontabilitate-idazpenak baimentzea, ondasun guztien amortizazioa erakundearen egoera-balantzean nahiz emaitzen kontuan zuzen islatzeko, eskuratu ziren datatik hasita 2017ko abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagokionez. Informazio gisa, 2017ko ekitaldiko amortizazioaren idazpen laburtua
da honako hau:
____________________ | ____________________ | |||
3.660,30 | 6902 Eraikinen eta beste eraikuntza-lan batzuen amortizazioa | a | 2902 Eraikinen eta beste eraikuntza-lanbatzuen amortizazio metatua | 3.660,30 |
33.202,07 | 6903 Makineria eta instalazioen amortizazioa | 2903 Makineria eta instalazioen amortizazio metatua | 33.202,07 | |
2.239,92 | 6905 Altzarien eta tresnen amortizazioa | 2905 Altzarien eta tresnen amortizaziometatua | 2.239,92 | |
1.890,50 | 6906 Informazioa prozesatzeko ekipamenduen amortizazioa | 2906 Informazioa prozesatzekoekipamenduen amortizazio metatua | 1.890,50 | |
13.609,78 | 6915 Aplikazio informatikoen amortizazioa kontuetatik | 2915 Aplikazio informatikoen amortizazio metatua kontuetara | 13.609,78 | |
____________________ | ____________________ |
Hirugarrena.-Honako ebazpen hau kontu-hartzaileari helaraztea.
Iruñean, 2017ko abenduaren 31n
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia