Partekatu edukia
Nº: 35
35/19 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Nafarroako Arartekoarena, aurrekontuaren kontabilizazio eta esleipen egokiarentzat, ekitaldi honetan edota ekitaldi hau bukatu baino lehen aurkeztu behar diren zerbitzu, hornikuntza, gastu edota prestazio orokorren kredituen arteko transferentziak onesten dituena.
Ikusi da 2019ko abenduaren 31n aurrekontuaren egikaritzearen egoera, kudeaketako teknikariaren txostenak eta kontu hartzailearen txostenak eta Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioan ezarritakoa kontuan hartuz, arlo ekonomikoari eta kontabilitateari dagokionez instituzio honek aipatutako erregelamendua bete behar du, 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koaren 44. Artikuluan ezartzen den bezala.
Lehenengoa.- Ondorengo kreditu transferentzia onestea:
Partida | Izena | Jatorrizko Partida | Helmugako Partida |
---|---|---|---|
2280 | Hornikuntzak | 296,91 | |
2200 | Bulego-material inbentariaezina edo arrunta | 296,91 | |
4820 | Beste erakunde batzuekiko hitzarmenak | 1.260,00 | |
4890 | Beketarako transferentziak | 1.260,00 |
Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Iruñea, 2019ko abenduaren 31n
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia