Partekatu edukia
Nº: 46
46/18 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen aseguruaren kontratuaren esleipena onartzen duena 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra doan epealdirako.
Ikusi dira Kudeaketa Teknikariaren Txostena, egoitzako ondasunen kalteen aseguruaren kontratuaren esleipenaren beharrari buruz, egun indarrean dagoena amaitu behar delako, Txosten Juridikoa eta Kontu-Hartze txostena eta 2/2018 Foru Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,
Lehenengoa.- Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen asegurua kontratuaren luzapena GENERALI ESPAÑA, S.A seguros y reaseguros enpresari esleitzea, bere IFZ A28007268 izanda, 808,80 euroengatik aplikatu beharreko gastu eta zerga barne.
Bigarrena.- Esleipen honi dagozkion gastuak 2019ko ekitaldira aplikatuko dira, baldin eta 2019ko urteko gastuetako aurrekontuetako 2243. Partidan Aseguru primak izenpean kreditua badago.
Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta esleipendun enpresari jakinaraztea.
Iruña, 2018ko abenduaren 26an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia