Partekatu edukia
Nº: 31
31/17 Ebazpena, abenduaren 14koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen aseguruaren kontratuaren luzapena onartzen duena 2018ko urtarrilaren 1eko zero orduetatik 2019ko urtarrilaren 1eko zero orduetara doan epealdirako.
31/14 Ebazpenaren bidez, abenduaren 31koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen aseguruaren kontratua, 2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra doan epealdirako GENERALI ESPAÑA S.A. seguros y reaseguros enpresari esleitu zitzaion, zegokion kontratua formalizatuz eta bi partaideen artean sinatu zen 2014ko abenduaren 31n. Ondoren, 28/15 eta 37/16 Ebazpenen bidez, 2015eko abenduaren 14koa eta 2016ko abenduaren 28koa, hurrenez hurren, bi urteko luzapenak onartu ziren, zegokion luzapen dokumentuak formalizatuz.
Bigarren luzapenaren amaiera data hurbil egonda, ikusi dira Kudeaketa Teknikariaren Txostena, Txosten Juridikoa eta Kontu-Hartze txostena,
Lehenengoa.- Onartzea "Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen asegurua" kontratuaren luzapena GENERALI ESPAÑA, S.A seguros y reaseguros enpresarekin, bere IFZ […] izanda, urte beterako, konkretuki, 2018ko urtarrilaren 1eko zero orduetatik 2019ko urtarrilaren 1eko zero orduetara.
Bigarrena.- Luzapen honi dagozkion gastuak 2018ko ekitaldira aplikatuko dira, baldin eta 2018ko urteko gastuetako aurrekontuetako 2243. Partidan Aseguru-primak izenpean kreditua badago.
Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta esleipendun enpresari jakinaraztea.
Iruña, 2017ko abenduaren 14an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia