Partekatu edukia
Nº: 30
30/17 Ebazpena, abenduaren 14koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren bulegoko kide eta langileen bizi eta istripu aseguruak eta horien osagarriak kontratuaren luzapena, beste urtebetez, onartzen duena, luzapena 2018ko urtarrilaren 1eko zero orduetatik 2019ko urtarrilaren 1eko zero orduetara doa.
30/14 Ebazpenaren bidez, abenduaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren bulegoko kide eta langileen bizi eta istripu aseguruak eta horien osagarrien kontratua esleitu zen 2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitarte doan epealdirako, SURNE Mutua de Seguros y Reaseguros empresari, prima finkoan, dagokion kontratua formalizatuz eta bi partaideen artean sinatuz 2014ko abenduaren 30ean.
Ondoren, 27/15 eta 36/16 Ebazpenen bitartez, 2015eko abenduaren 14koa eta 2016ko abenduaren 28koa hurrenez hurren, bi urteko luzapenak onartu ziren, dagozkion luzapen dokumentuak formalizatuz.
Bigarren luzapenaren amaiera data hurbil egonda eta Kudeaketa Teknikariaren Txostena, Txosten Juridikoa eta Kontu-Hartze txostena ikusita,
Lehenengoa.- Onartzea Nafarroako Arartekoaren bulegoko kide eta langileen bizi eta istripu aseguruak eta horien osagarriak kontratuaren luzapena SURNE Mutua de Seguros y Reaseguros empresarekin, bere IFZ […] izanda, urte beterako, konkretuki, 2018ko urtarrilaren 1eko zero orduetatik 2019ko urtarrilaren 1eko zero orduetara.
Bigarrena.- Luzapen honi dagozkion gastuak 2018ko ekitaldira aplikatuko dira, baldin eta 2018ko urteko gastuetako aurrekontuetako 2243. Partidan, Aseguru-primak izenpean kreditua badago.
Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta esleipendun enpresari jakinaraztea.
Iruña, 2017ko abenduaren 14an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia