Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, abenduaren 11koa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka ematen duena, Nafarroako Arartekoaren instituzioan aritzeko.

2018 abendua 11

: 40

40/2018 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka ematen duena, Nafarroako Arartekoaren instituzioan aritzeko.

Urriaren 2ko, 37/2018 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arartekoak, urtebeteko bi prestakuntza-beken deialdiaren oinarriak onetsi zituen, Zuzenbideko titulua duten pertsonentzat. Oinarri horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 195. zenbakia, 2018ko urriaren 8koa, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, 120. zenbakian, 2018ko urriaren 5ean eta instituzioaren espazio digitalean argitaratu ziren.

Kontu-hartzailearen txostena ikusita, ebaluazio batzordearen urriaren 31ko akta, azaroaren 14koa eta azaroaren 21eko aktak, aurkeztutako eskaeren baldintzak egiaztatu ondoren, onartutako eskaerak eta egindako elkarrizketak baloratzen dira, hurrenez hurren, eta Ebaluazio Batzordeak 2018ko abenduaren 10ean aurkeztutako proposamenarekin bat egin da.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onetsitako Nafarroako Arartekoaren antolakuntza eta funtzionamendu Erreglamenduaren 7. artikuluak emandako botereen erabileran.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.-Nafarroako Arartekoan aritzeko formakuntza-beka bat ematea, Inés Lasheras Boudet andreari.

Bigarrena.-Formakuntza beka 2019ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 2019ko abenduaren 31n bukatuko da.

Hirugarrena.-Bekarengatik eratorritako gastuak 2019ko ekitaldira bideratuko dira, eta

1600 ,”Gizarte Segurantza enpresaren kargura” deituriko partidan eta 4890 “Bekentzako transferentzia” deituriko partidan kreditu nahiko eta egokia egotera baldintzatuko dira

Laugarrena.-Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:

  1. Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Arartekoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran.
  2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Auzi Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako eran.

Bostgarrena.-Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta kontu-hartzaileari, eta instituzioaren eremu digitalean argitaratzea ( www.defensornavarra.com).

Pamplona-Iruña, 2018ko abenduaren 11n

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia