Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

9/24 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2024rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira eta horiek finantzatzeko baimendutako eta konprometitutako kredituak aldatzen dira.

2024 martxoa 20

Ikusi da 2024ko martxoaren 15eko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (41. zk.) argitaratutako Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren Erreforma.

Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu da honako hauetan ezarritakoa: 2/2024 Foru Legea, martxoaren 13koa, Nafarroako 2024. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoarena; Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioa eta Nafarroako Arartekoaren otsailaren 26ko 17/08, apirilaren 20ko 13/22 eta urtarrilaren 27ko 3/23 ebazpenak.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Xedatzea 2024ko urtarrilaren 1etik aitzinako eraginez, Nafarroako Arartekoko langileen ordainsariek gehikuntza izanen dutela; hain zuzen ere, estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2024rako ezartzen duen gehieneko gehikuntza globalaren zenbatekoan.

Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2024rako urteko ordainsari gordina 75.704,86 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2024rako urteko ordainsari gordina 64.866,20 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zuzendari Nagusiaren ordainsariaren baliokidea.

Laugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinetearen Buru kargurako 2024rako urteko ordainsari gordina 59.232,60 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Bosgarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2024rako urteko ordainsari gordina 59.232,60 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Seigarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2024rako urteko ordainsari gordina 36.505,98 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren idazkariaren ordainsariaren baliokidea.

Zazpigarrena.- Langileen gastuei buruzko I. kapituluan baimendutako eta konprometitutako gastuak aldatzea, erakundean lanean ari diren langileen ordainsariak behar bezala isla daitezen 2024 ekitaldian, indarrean dagoen gastuen aurrekontuko partida hauen kargura:

 Partida 
                                  Izena                                   
 Zenbatekoa 
1000
 Defendatzailearen ordainsariak
 3.620,12 
1100
 Behin-behineko langileen ordainsariak          
 16.234,54 
1230
 Funtzionarioen ordainsariak
 2.082,08 
1600
 Gizarte Segurantza
14.364,97 

 

Zortzigarrena.-. Atzerapenen ordainsari bat ordaintzeko agintzea, 2024ko urtarrila eta otsaila hilabetekoak.

Bederatzigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñean, 2024ko martxoaren 20an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia