Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

9/23 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena, instituzioaren web orrialdearen euskarri edo mantentze integraleko zerbitzuen kontratazioa esleitzen duena, 2023ko apirilaren 1etik 2024ko martxoaren 31 bitarte.

2023 martxoa 28

Kudeaketa teknikarien txostena ikusita, Txostenak erakundearen aipatutako zerbitzuak esleitzearen beharra aitortzen du.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta egindako kreditu-erreserba ikusita, eta 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa, kontuan hartuz,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Instituzioaren web orrialdearen (www.defensornavarra.es)euskarri edo mantentze integraleko zerbitzuak esleitzea ILUNE Diseño, S.L. enpresari, 2023ko apirilaren 1etik 2024ko martxoaren 31 bitarte, bere IFZ […] izanda, 2.400 eurorengatik (BEZa kanpo), aurkeztutako eskaintzaren arabera.

Bigarrena.- 2.178 euroko, BEZa barne, kredituak baimendu eta konprometitzea 2023ko ekitaldiari egotz dakiokeen zatiaindarrean dagoen aurrekontuko "Informazio-prozesuetarako ekipamenduak konpontzea, mantentzea eta kontserbatzea" 2160 partidaren kargura.

Hirugarrena.- Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2024ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arteko aldiari dagokionez, 2024ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, baldin eta 2024ko gastu-aurrekontuko 2160 partidan (“Informazio-prozesuetarako ekipamenduak konpontzea, mantentzea eta kontserbatzea” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Laugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

Bostgarrena.- Ebazpen honen kontra, administratzioarekikoauzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi etahilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari.Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipeneaninteresa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.

Iruñea, 2023ko martxoaren28a.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia