Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

7/24 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bidez 2004. urtean hainbat pintore nafarrek emandako 16 margolan Nafarroako Arartekoaren erakundetik desatxikitzeko jarduketak agintzen dira.

2024 martxoa 05

2004. urtean, erakundeak 16 margolan jaso zituen dohaintzan, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen harrera-zentroetarako erabiltzeko baldintzarekin. Helburu hori betetzeko, Nafarroako Arartekoak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak 2004ko maiatzaren 24an sinatutako dokumentuaren bidez, aipatutako obren gordailu-lagapena formalizatu zen.

Ia 20 urte igarota, 2023ko urriaren 19an, Nafarroako Arartekoak margolanak Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikitzeko eskatu zion Aurrekontu eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiari.

Urtarrilaren 24ko 10/2024 Ebazpenaren bidez, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiak onetsi du, batetik, aipatutako 16 margolanak Nafarroako Arartekoaren erakundetik desatxikitzea, eta, bestetik, margolan horiek "Nafarroako Berdintasunerako Institutua" erakunde autonomoari atxikitzea, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-zentroetarako.

Kudeaketa-teknikariaren txostena ikusita, eta Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.-. Ebazpen honen eranskinean jasotzen diren 16 margolanak Nafarroako Arartekoaren erakundetik desatxikitzeko jarduketak agintzea. Obra horiek 2004. urtean eman zituzten hainbat pintore nafarrek, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen harrera-zentroetarako erabiltzeko baldintzarekin.

Bigarrena.- Baimena ematea aipatutako margolanei inbentarioan eta kontabilitate-programaren ondare-moduluan baja emateko, eta desatxikitzeko ondoriozko kontabilitate-idazpenak egiteko.

Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari helaraztea.

Iruñea, 2024ko martxoaren 5a.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar
 

ERANSKINA

Zenbakia
Titulua
Teknika
Neurriak
1
Titulurik gabe
Mistoa
100 x 81 zm.
2
Titulurik gabe
Mistoa
100 x 81 zm.
3
Titulurik gabe
Olio / Egurra
100 x 81 zm.
4
Titulurik gabe
Olio / Egurra
50 x 50 zm.
5
Titulurik gabe
Akuarela / Paperra
35 x 61 zm.
6
Titulurik gabe
Akuarela / Paperra
22 x 55 zm.
7
Irache
Akuarela / Paperra
34 x 26 zm.
8
Montejurra
Akuarela / Paperra
41 x 33 zm.
9
Titulurik gabe
Olio / Egurra
38 x 38 zm.
10
Titulurik gabe
Olio / Mihise
50 x 61 zm.
11
Bardenas
Olio / Mihise
81 x 116 zm.
12
Gorbea
Olio / Mihise
38 x 61 zm.
13
Campoamarillo
Olio / Mihise
38 x 55 zm.
14
Woman 1
Digitalizatutako fotogramak Arches paperraren gainean
57,5 x 33 zm.
15
Corazón quebrado
Digitalizatutako fotogramak Arches paperraren gainean
57,5 x 33 zm.
16
Tranquila
Mistoa
70 x 70 zm.

Partekatu edukia