Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

7/23 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Bitartekaritza Zerbitzuaren kudeaketaz arduratuko den aholkulari teknikoa izendatzen duena.

2023 otsaila 27

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 20.3 artikuluak dio bitartekaritzarekin zerikusia duten erakundearen eginkizunak hobeto antolatzeko, Nafarroako Arartekoak eremu funtzional bat ezarri ahal izanen du, "Bitartekaritza-zerbitzua" izenekoa, eta haren kudeaketaz aholkulari bat arduratuko da.

Nafarroako Arartekoaren 2021eko martxoaren 3ko 6/21 Ebazpenaren bidez, Bitartekaritza-zerbitzua ezarri zen

erakundearen eremu funtzional gisa.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onartutako Nafarroako Arartekoaren Antolakuntza eta Funtzionamendu Erregelamenduaren Araudiaren arabera,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Javier Pérez Font, Nafarroako Arartekoaren Aholkulari Teknikoa Bitartekaritza Zerbitzuaren kudeaketaren arduraduna izendatzea.

Bigarrena.- Ebazpen hau aipatutako aholkulariari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.- Ebazpen hau erakundearen gune digitalean (www.defensornavarra.es) argitaratzea, bere hedadura handitzeko.

Iruñea, 2023ko otsailaren 27a.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia