Partekatu edukia
Nº: 7
7/21 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Arartekoarena, instituzioaren web orrialdearen birdiseinu zerbitzuak eta programazioa esleitzen duena.
Kudeaketa teknikarien txostena ikusita, zeinetan erakundearen web orrialdearen birdiseinua eta aktualizazioaren beharra aitortzen duena, eta “responsive”, hizkuntza askotakoa (gaztelania eta euskara), eskuragarria eta erraz nabigatzeko modukoa den webgune bat lortzeko beharra aitortzen duena.
Txosten juridikoa, kontu-hartzailetzaren txostena eta egindako kreditu-erreserba ikusita, eta 2/2018 Foru Legeak, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa, aipatzen duena kontuan hartuz,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Instituzioaren web orrialdearen (www.defensornavarra.com) birdiseinu zerbitzuak eta programazioa esleitzea ILUNE Diseño, S.L. enpresari, bere IFZ […] izanda, 9.200 eurorengatik (BEZa kanpo), aurkeztutako eskaintzaren arabera.
Bigarrena.- 11.132 euroko kredituak baimendu eta konprometitzea, BEZa barne, 2021eko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "aplikazio informatikoak" 6090 partidaren kargura.
Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.
Laugarrena.- Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.
Iruñea, 2021eko martxoaren 15ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia