Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

6/24 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena, 2024. urterako erakundearen lantalde organikoa eta 2023ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda onartzea eskatzen duena.

2024 otsaila 28

Ikusi ditut, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak 40.2. artikuluan eta erakunde haren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1 artikuluan xedatzen dutena; eta, bestetik, erakunde haren lantalde organikoaren proposamena, 2024. urterako Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean jorratu zena.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2024. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (lanpostuen xehetasunei buruzkoa) eta 2. eranskinaz (2023ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.

Bigarrena.- Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Lehendakariari eta Kontu-hartzaileari helaraztea.

Iruñea, 2024ko otsailaren 28a.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa

Patxi Vera Donazar

AZALPEN-TXOSTENA

Nafarroako Arartekoaren erakundeko 2024 urterako lantalde organikoaren proposamena 2024ko Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan jorratu zen Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean, proiektu harekin batera bidali baitzen proposamena, aipatutako erakundearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1. artikuluan xedatzen duena betez. Proiektu haren I. kapituluan (Langile-gastuak) jasotako xedapenak aipatutako proposamenean ageri ziren lantalde-aurreikuspenarekin eta ordainsariekin bat etorrita ezarri ziren.

Horrela, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzordeak onartu egin zuen erakundearen 2024. urterako Aurrekontu Proiektua, 2023ko urriaren 30eko saioan.

2024. ekitaldirako proposatutako lantalde organikoak ez du aldaketarik, 2023. ekitaldiko lantalde organikoarekin alderatuta.

Horren ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2024. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (non 2024. urterako lantalde organikoa zehazten den, lanpostuak adieraziz) eta 2. eranskinaz (2023ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.

1. ERANSKINA

2024ko NAFARROAKO ARARTEKOKO ERAKUNDEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostua Zenbakia Araubide
juridikoa
Maila Izendapen
askea
Baterae-
zintasuna
Lanpostua Maila
osagarria
Osagarri
espezifikoa
Idazkari nagusia - Aholkulari teknikoa 1 C - X - - - -
Aholkulari teknikoa 3 C - X - - - -
Kabineteburutza 1 G - X - - - -
Nafarroako Arartekoaren kabinete 1 G - X - - - -
Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikaria 1 F B - 35 49,40 - 35
Administraria 2 F C - - 62,68 12 -
 
C: Arartekoaren erakundeko behin-behineko kargua - izendapen askea
G: Kabineteko behin-behinekoa - izendapen askea
F: Funtzionarioa
 

2. ERANSKINA

2023ko ABENDUAREN 31n NAFARROAKO ARARTEKOAREN ZERBITZUAN LANEAN ARI DIREN FUNTZIONARIOEN ONDOKO ZERRENDA

Izen-Abizenak Maila Gradua Lanpostua Administrazio
egoer
a
Balduz Gil, Jorge B 4 Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikaria Jardunean
Echeverría Beloqui, Mª Antonia C 4 Administraria Jardunean
Láinez Gil, Mar  C 7 Administraria Jardunean

 

Partekatu edukia