Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

6/23 EBAZPENA, 2023ko otsailaren 9koa, Nafarroako Arartekoarena; honen bidez Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari plaza (C maila) bat merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda onesten da. Plaza horren deialdia enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan egin da.

2023 otsaila 09

Nafarroako Arartekoaren abenduaren 12ko 40/22 Ebazpenaren bidez Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari plaza (C maila) bat merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen; deialdi hori   enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan egin zen eta 2022ko abenduaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Deialdiko 4.1 oinarrian ezartzen denarekin bat behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, Nafarroako Arartekoak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartuko du eta Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Arartekoaren erakundearen webgunean argitaratuko da. Era berean, oinarri horretan xedatzen da baztertutako hautagairik ez badago  behin betiko zerrenda zuzenean onartu ahal izango dela.

Deialdian parte hartzeko eskabideak jaso ondoren egiaztatu da ez dagoela hautagairik baztertzeko arrazoirik, eta, ondorioz, bidezkoa da hautagaien behin betiko zerrenda zuzenean onartzea.

Beste alde batetik, deialdiaren 5.1 oinarriak epaimahai kalifikatzailearen osaera zehazten du eta ezartzen du Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordearen ordezkarien izendapena hautagai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko dela.

Ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearekin eta erakundearen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko erregelamenduarekin bat etorriz, honakoa

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari plaza (C maila) bat merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda onestea. Plaza horren deialdia enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan egin da.

Onartutako pertsonak:

ANAYA HUARTE, MARÍA ÁGUEDA

ARRARÁS ANDUEZA, MARÍA CONCEPCIÓN

BARBERENA BIURRARENA, ISABEL ÁNGELES

BARRUSO GONZÁLEZ, RAQUEL

BERUETE ESAIN, MARÍA ISABEL

CAMPIÓN LARUMBE, MARTA

CÁRDENAS ROLDÁN, ÁXEL

DÍAZ RAMOS, Mª ÁNGELES

ECHARRI SOTO, AINHOA

ECHEVERRÍA BELOQUI, MARÍA ANTONIA

ERBITI IRISARRI, LEIRE

FREIRE DUEÑAS, MARÍA FERNANDA

GADAÑÓN GÁRRIZ, ELENA

GARCÉS ASURMENDI, MARÍA

GASCUE OSCOZ, SAIOA

GOÑI ALLO, BLANCA UJUÉ

IDOATE PLATERO, BEATRIZ

INCHAUSTI ARCAYA, ÁNGELA

LAPIEZA ANTÓN, Mª DEL MAR

MALDONADO MERINO, PAULA

MATEOS MARTÍNEZ, Mª AURORA

NÚÑEZ IRIARTE, MIGUEL ÁNGEL

OJER GOÑI, JULIO

OSCÁRIZ ERASO, DIANA

PLANES ARAGONÉS, NURIA

PORTILLO ZALDUENDO, IOSUNE

RESANO PARDO, ANA ISABEL

RIPA ALBERDI, NEREA

RODRIGO JASO, MARÍA JESÚS

SALINAS BURILLO, ESTÍBALIZ

SAN ROMÁN APECECHEA, NEREA

SORIA MARTÍN, CHRISTIAN

VELASCO ALBÉNIZ, ELIANA

ZUBIETA AMEZTOY, ARÁNZAZU

Adierazi behar da ez dagoela bazterturik.

Bigarrena.- Epaimahaia osatzearen ondoreetarako Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeko ordezkarien izendapena argitaratzeko agindua ematea:

  • Batzordekidea: Antonio Ansorena Urriza jauna
  • Ordezkoa: Floren Enecoiz Segura jauna.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Arartekoaren webgunean argitara dadila xedatzea.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Aldez aurretik aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen zaio Nafarroako Arartekoari, hilabeteko epean, Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Iruñea, 2023ko otsailaren 9an.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia