Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

6/21 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Nafarroako Arartekoarena, Bitartekaritza Zerbitzua ezartzen duena eta hura kudeatzeko ardura aholkulari bati ematen diona.

2021 martxoa 03

: 6

6/21 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Nafarroako Arartekoarena, Bitartekaritza Zerbitzua ezartzen duena eta hura kudeatzeko ardura aholkulari bati ematen diona.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 20.3 artikuluak, 2021eko otsailaren 22ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez emandako erredakzioaren arabera ezartzen duenez, bitartekaritzarekin zerikusia duten erakundearen eginkizunak hobeto antolatzeko, Nafarroako Arartekoak eremu funtzional bat ezarri ahal izanen du, "Bitartekaritza-zerbitzua" izenekoa, eta haren kudeaketaz aholkulari bat arduratuko da.

Ondorioz, Nafarroako Arartekoaren Antolakuntza eta Funtzionamendu Erregelamenduaren Araudiak, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onartuak, 7 h) artikuluan xedatutakoaren arabera,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Bitartekaritza Zerbitzua ezartzea, erakundearen arlo funtzional gisa, bitartekaritzarekin lotutako erakundearen eginkizunak hobeto antolatzeko.

Bigarrena.- Iñaki Chourraut Aguirre, Nafarroako Arartekoaren Aholkularia Bitartekaritza Zerbitzuaren kudeaketaren arduraduna izendatzea.

Hirugarrena.- Ebazpen hau aipatutako aholkulariari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.- Ebazpen hau erakundearen gune digitalean ( www.defensornavarra.com) argitaratzea, bere hedadura handitzeko.

Iruña, 2021eko martxoaren 3an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia