Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

5/24 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bidez Nafarroako Arartekoaren ardurapeko datu pertsonalak tratatzeko egindako jardueren Erregistroa onartzen da.

2024 otsaila 06

Nafarroako Arartekoak zenbait ebazpen jaulki zituen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (aurrerantzean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indarrean sartu zenean. Ebazpen horiek 2018ko maiatzaren 24, 25 eta 28an jaulki ziren eta, horien bidez, datu pertsonalen tratamenduari eta babesari buruzko zenbait neurri onartu ziren eta erakundearen datuak babesteko arduraduna, eragilea eta ordezkaria izendatu ziren.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 30. artikuluan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 31. artikuluan xedatutakoa betez, arduradun bakoitzak bere erantzukizunpean egindako tratamendu-jardueren erregistroa izan behar du.

2018ko maiatzaren 25eko 24/18 Ebazpenaren bidez Nafarroako Arartekoak erakundearen datu pertsonalen tratamendurako jardueren Erregistroa onartu zuen.

Erregistro hori eta 2018an datu pertsonalen tratamenduari eta babesari buruz hartutako neurriak eguneratu behar direla aintzat hartuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Nafarroako Arartekoaren ardurapean egiten diren datu pertsonalak tratatzeko jardueren Erregistroa onartzea; onarpen hau Ebazpen honen eranskinean adierazten den terminoetan  burutzen da.

Bigarrena.- Aurrerantzean indarrik gabe uztea erakundearen datu pertsonalen tratamenduari eta babesari buruzkoa Nafarroako Arartekoaren 2018ko maiatzaren 24ko, 25eko eta 28ko Ebazpenak.

Hirugarrena.- Ebazpen hau erakundearen datu pertsonalak babesteko ordezkariari jakinaraztea.

Laugarrena.- Ebazpen hau erakundearen web orrian argitaratzeko agintzea: www.defensornavarra.es.

Iruñean, 2024ko otsailaren 6a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Deskargatzeko fitxategiak

Tratamendu jardueren erregistroa (390 KB)

Partekatu edukia