Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

46/23 EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 17koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren ondasunen amortizazioa onartzen duena 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

2023 abendua 31

“Nafarroako Arartekoaren ondasunen amortizazioak kalkulatzeko irizpideak eta balioak”, Nafarroako Arartekoaren abenduaren 31ko 35/11 Ebazpenaren bidez onartutakoak betez, eta kontu-hartzailearen txostena ikusirik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ibilgetuaren barneko ondasun guztien amortizazioa egitea, kontabilitate-programako ondarearen moduluan, 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagokionez.

Bigarrena.- Ibilgetu bakoitzaren amortizazioari dagozkion kontabilitate-idazpenak baimentzea, ondasun guztien amortizazioa erakundearen egoera-balantzean nahiz emaitzen kontuan zuzen islatzeko, eskuratu ziren datatik hasita 2023ko abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagokionez. Informazio gisa, 2023ko ekitaldiko amortizazioaren “idazpen laburtua” da honako hau:

 13.377,63  6902 Eraikinen eta beste eraikuntza-lan batzuen amortizazioa  a  2902 Eraikinen eta beste eraikuntza-lan batzuen amortizazio metatua  13.377,63
710,40  6903 Makineria eta instalazioen amortizazioa   2903 Makineria eta instalazioen amortizazio metatua 710,40
723,54  6905 Altzarien eta tresnen amortizazioa   2905 Altzarien eta tresnen amortizazio metatua 723,54
7.575,23  6906 Informazioa prozesatzeko ekipamenduen amortizazioa   2906 Informazioa prozesatzeko ekipamenduen amortizazio metatua 7.575,23
3.278,87  6915 Aplikazio informatikoen amortizazioa kontuetatik   2915 Aplikazio informatikoen amortizazio metatua kontuetara 3.278,87
 

Hirugarrena.- Honako ebazpen hau kontu-hartzaileari helaraztea.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 17an.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia