Partekatu edukia
Ikusi da Kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu dira honako arau hauek: 233/2022 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2023ko lan egutegia; 112/2022 Foru Dekretua, abenduaren 14koa, zeinaren bidez zehazten baita zer egun izanen diren baliogabe 2023. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, epeen zenbaketarako; 323/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 789/2022 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako; eta Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa, 2017tik 2019ra bitartekoa, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2017ko abenduaren 28ko bilkuran onetsia.
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2023. urteko jaiegunen egutegia; hau izango da:
Urtarrilaren 6a: Errege eguna
Apirilaren 6a: Ostegun Santua
Apirilaren 7a: Ostiral Santua
Apirilaren 10a: Pazko bigarrena
Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna
Uztailaren 6a: San Fermin bezpera; jai izango da 12etatik aurrera Iruñean lan egiten dutenentzat
Uztailaren 7a, 8a eta 10a: San Fermin jaiak; jai izango dira Iruñean lan egiten dutenentzat
Uztailaren 25a: Santiago Apostolea
Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea
Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala
Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna
Azaroaren 29a: San Saturnino; jai eguna izango da Iruñean lan egiten dutenentzat
Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren hurrengo astelehena
Abenduaren 6a: Konstituzioaren Eguna
Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia
Abenduaren 25a: Eguberri eguna
igarrena.- Hau izango da ohiko lanaldia:
Urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 15etik abenduaren 31ra:
Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.
Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi zatitua, 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Ostiraletan: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.
Ekainaren 15etik irailaren 14ra:
Lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.
Hirugarrena.- 2023. urteko epeak zenbatze aldera, egun baliogabeak izango dira abenduaren 14ko 112/2022 Foru Dekretuan emandakoak: 2023ko larunbat eta igande guztiak, urtarrilaren 6a, apirilaren 6a, 7a eta 10a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduaren 4a, 6a, 8a eta 25a.
Laugarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2022ko abenduaren 30ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia