Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

43/23 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren instituzioko kide eta langileen bizi eta istripu aseguruak eta horien osagarriak kontratuaren esleitzen duena, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra.

2023 abendua 20

Ikusi dira Kudeaketa Teknikariaren Txostena, Nafarroako Arartekoaren bulegoko kide eta langileen bizi eta istripu aseguruak eta horien osagarrien kontratuaren esleipenaren beharrari buruz eta Kontu-Hartze Txostena eta 2/2018 Foru Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Nafarroako Arartekoaren instituzioko kide eta langileen bizi eta istripu aseguruak eta horien osagarriak kontratua esleitzea, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra doan epealdirako, SURNE Mutua de Seguros y Reaseguros enpresari, bere [...] izanda, 5.356,11 eurorengatik, aplikatu behar diren gastu eta zerga barne.

Bigarrena.- Luzapen honi dagozkion gastuak 2024ko ekitaldira aplikatuko dira, baldin eta 2024ko urteko gastuetako aurrekontuetako 2243. Partidan, Aseguru-primak izenpean kreditua badago.

Hirugarrena.- Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Arartekoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Auzi Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako eran.

Laugarrena.- Ebazpen hau Kontu-Hartzaileari eta esleipendun enpresari jakinaraztea.

Iruñea, 2023ko abenduaren 20an.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia