Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

43/22 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen aseguruaren kontratuaren esleipena onartzen duena 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra doan epealdirako.

2022 abendua 19

Ikusi dira Kudeaketa Teknikariaren Txostena, egoitzako ondasunen kalteen aseguruaren kontratuaren esleipenaren beharrari buruz, egun indarrean dagoena amaitu behar delako eta Kontu-Hartze txostena eta 2/2018 Foru Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen asegurua" GENERALI ESPAÑA, S.A seguros y reaseguros enpresari esleitzea, 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko urtarrilaren 1era doan epealdirako, bere IFZ [...] izanda, 922,43 euroengatik aplikatu beharreko gastu eta zerga barne.

Bigarrena.- Esleipen honi dagozkion gastuak 2023ko ekitaldira aplikatuko dira, baldin eta 2023ko urteko gastuetako aurrekontuetako 2243. Partidan “Aseguru primak izenpean kreditua badago.

Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta esleipendun enpresari jakinaraztea.

Iruña, 2022ko abenduaren 19an.

Nafarroako Arartekoa

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia