Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

42/23 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka ematen duena, Nafarroako Arartekoaren instituzioan aritzeko.

2023 abendua 15

Azaroaren 6ko, 39/23 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arartekoak, urtebeteko prestakuntza-bekaren deialdiaren oinarriak onetsi zituen, Zuzenbideko titulua duten pertsonentzat. Oinarri horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 236. zenbakia, 2023ko azaroaren 14ko, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, 34. zenbakian, 2023ko azaroaren 14ko eta instituzioaren espazio digitalean argitaratu ziren.

Kontu-hartzailearen txostena ikusita, Ebaluazio Batzordearen aktak, aurkeztutako eskaeren baldintzak egiaztatu ondoren, onartutako eskaerak eta egindako elkarrizketak baloratzen dira, hurrenez hurren, eta  Ebaluazio Batzordeak abenduaren 14ko aurkeztutako proposamenarekin bat egin da.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onetsitako Nafarroako Arartekoaren antolakuntza eta funtzionamendu Erregelamenduaren 7. artikuluak emandako botereen erabileran,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Prestakuntza-beka bat ematea, Nafarroako Arartekoaren erakundean, Iratxe Remón Alzate Tablado andrea, Zuzenbideko gradua duena.

Bigarrena.- Formakuntza beka 2023ko abenduaren 15an hasiko da eta 2024ko abenduaren 14an bukatuko da.

Hirugarrena.- 2023. urteko aurrekontuko "beketarako transferentziak" izeneko 4890. partidaren kargura, 2023. urteko gastuen aurrekontuarekin batera, 595 euroko gastua eta gastua egiteko baimena ematea, beka edo laguntza ekonomiko publiko gisa.

Laugarrena.- 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 14ra doazen bekaren gastuak, 2024ko ekitaldira aplikatuko da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa geratzen den 1600 eta 4890. 2024ko gastuen ekitaldiko partidetan.

Bosgarrena.- Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Arartekoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Auzi Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako eran.

Seigarrena.- Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta kontu-hartzaileari, eta instituzioaren eremu digitalean argitaratzea (www.defensornavarra.es).

 

Iruñea, 2023ko abenduaren 15a.

 

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia