Partekatu edukia
Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko Langileen Estatutuaren hamaikagarren xedapen gehigarriak aurreikusten du, salbuespen gisa, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozeduretarako deialdia egitea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak ezartzen duenarekin bat etorriz.
2022ko maiatzaren 30ean egindako bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak Nafarroako Parlamentuan aldi baterako enplegua egonkortzeko akordioa onartu zuen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen esparruan onartua. Akordioak aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen mende dauden plantilla organikoko lanpostuak identifikatzen ditu. Horien artean dago Nafarroako Arartekoaren Bulegoari atxikitako administrari plaza bat (C maila), zeina merezimendu-lehiaketa bidez hornituko baita.
2022ko urriaren 10eko Akordioaren bidez, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak Nafarroako Arartekoari eskuordetu zion plaza hori deitzeko eskumena. Azken akordio hori Nafarroako Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 24.2 artikuluan aurreikusitakotik dator, honako hau xedatzen baitu: “Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak bere plantillako langileei dagozkien lanpostuak aukeratu eta beteko ditu, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eskuordeturik eta hari jakinarazirik, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan xede horretarako ezarriak dauden prozeduren bitartez eta langileen plantillan aurreikusitakoarekin bat”.
Horren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeari eta erakundearen antolaketa eta funtzionamendu erregelamenduari jarraikiz,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa. Onartzea Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari lanpostu bat (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, bai eta deialdi horren oinarri arautzaileak ere (I. eranskina).
Bigarrena. Deialdia eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Arartekoaren web orrian argitara daitezen agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, 2022ko urriaren 10eko Akordioan aurreikusitakoarekin bat, eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta epaimahaiko ordezkaria izenda dezan.
Iruñea, 2022ko abenduaren 12a.
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
I. Eranskina. Deialdiaren oinarri arautzaileak (218 KB)
II. Eranskina. Parte hartzeko eskabidea (246 KB)
III. Eranskina. Alegatutako merezimenduen zerrendaren eredua (195 KB)
Partekatu edukia