Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

4/24 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2024rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.

2024 urtarrila 29

Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu da honako hauetan ezarritakoa: 35/2022 Foru Legea, abenduaren 28koa, Nafarroako 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; eta 31/2022 Legea, abenduaren 23koa, Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoarena; Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioa eta Nafarroako Arartekoaren otsailaren 26ko 17/08, apirilaren 20ko 13/22 eta urtarrilaren 27ko 3/23 ebazpenak.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko langileen ordainsariak Nafarroako 2024. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean 2024rako ezarritako gehieneko igoera globala adina igoko direla 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2024rako urteko ordainsari gordina 75.339,18 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2024rako urteko ordainsari gordina 64.552,58 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zuzendari Nagusiaren ordainsariaren baliokidea.

Laugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinetearen Buru kargurako 2024rako urteko ordainsari gordina 58.946,44 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Bosgarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2024rako urteko ordainsari gordina 58.946,44 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Seigarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2024rako urteko ordainsari gordina 36.329,58 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren idazkariaren ordainsariaren baliokidea.

Zazpigarrena.- Baimena ematea eta konpromisoa hartzea aurreko puntuetan onartutako Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2024 ekitaldiko urteko ordainari gordinetatik eratorritako gastuak 2024 ekitaldirako indarrean dagoen gastu-aurrekontuko partida hauen kargura egiteko:

 Partida 
Izena
 Zenbatekoa 
1000
 Defendatzailearen ordainsariak
72.084,74 
1100 
 Behin-behineko langileen ordainsariak
 323.257,06 
1230
 Funtzionarioen ordainsariak
141.065,82 
1600
 Gizarte Segurantza
143.119,55 

 

Zortzigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 29an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia