Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

4/21 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2021erako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.

2021 urtarrila 28

: 4

4/21 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2021erako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.

Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu da honako hauetan ezarritakoa: 20/2020 Foru Legea, abenduaren 29koa, Nafarroako 2021. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; eta 11/2020 Legea, abenduaren 30ekoa, Estatuko 2021. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoarena; Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioa eta Nafarroako Arartekoaren otsailaren 26ko 17/08 eta urtarrilaren 26ko 6/09 ebazpenak.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko langileen ordainsariak Nafarroako 2021. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legean 2019rako ezarritako gehieneko igoera globala adina igoko direla 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2021erako urteko ordainsari gordina 70.040,88 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2021erako urteko ordainsari gordina 58.092,30 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea. Horrek esan nahi du % 5,06 igo dela.

Laugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2021erako urteko ordainsari gordina 55.294,26 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Bosgarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2021erako urteko ordainsari gordina 34.078,66 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Seigarrena.- Baimena ematea hurrengo kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

Partida

Izena

Jatorrizko partida

Helmugako partida

1604

I kapitulua funtsa

3.442,60

 

1100

Behin-behineco langileen ordainsariak

 

2.311,68

1230

Funtzionarioen ordainsariak

 

1.130,92

1230

Funtzionarioen ordainsariak

37.814,84

 

1310

Kontratuko langileen ordainsariak

 

37.814,84

Zazpigarrena.- Baimena ematea eta konpromisoa hartzea aurreko puntuetan onartutako Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2021 ekitaldiko urteko ordainari gordinetatik eratorritako gastuak 2021 ekitaldirako indarrean dagoen gastu-aurrekontuko partida hauen kargura egiteko:

Partida

Denominación

Importe

1000

Defendatzailaren ordainsariak

70.040,88

1100

Behin-behineco langileen ordainsariak

259.163,66

1230

Funtzionarioen ordainsariak

88.945,92

1310

Kontratuko langileen ordainsariak

37.814,84

1600

Gizarte Segurantza

104.872,02

Zortzigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2021eko urtarrilaren 28an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia