Partekatu edukia
Ikusi dira aurkeztutako eskaintzak, Kudeaketa Teknikariaren Txostena, Kontu-Hartzailetzaren Txostena eta 2/2018 Foru Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa dena kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Nafarroako Arartekoaren instituzioko kide eta langileen bizi eta istripu aseguruak eta horien osagarriak kontratua esleitzea, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra doan epealdirako, SURNE Mutua de Seguros y Reaseguros enpresari, bere IFZ [...] izanda, 5.262,95 eurorengatik, aplikatu behar diren gastu eta zerga barne.
Bigarrena.- Luzapen honi dagozkion gastuak 2025eko ekitaldira aplikatuko dira, baldin eta 2025eko urteko gastuetako aurrekontuetako 2243. Partidan, Aseguru-primak izenpean kreditua badago.
Hirugarrena.- Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Arartekoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Auzi Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako eran.
Laugarrena.- Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten entitateei jakinaraztea.
Partekatu edukia